Ibon Manterola euskararen egoeraren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko ira. 14a, 10:50

Udako Euskal Unibertsitatean euskararen biziberritzearen inguruko ikastaroa egin dute aurten ekainean. Ibon Manterola, Maxixatzeneko kolaboratzailea, doktorea da linguistikan eta ikastaroko antolatzaileetako bat izan da.

 

Ikastaroaren ondoren, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da gaur euskararen egoeraren inguruan hizketan. 30 urtean asko aurreratu dugu euskararen erabileran, baina oraindik badago zer egina; euskararen erabilera mugatzen duten faktoreak, gazteen erabilera, etxeko erabilera, lan esparrua, hedabideak, hizkuntzen inguruko diskurtsoak... izan dituzte hizketagai.

 

Hemen, audioa entzungai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide