maxixatzen.eus

Gaur hasiko gara Maxixatzen banatzen!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gaur hasiko gara banatzen abuztuko Maxixatzen: 20 urte herrigintzan izenburupean. Izan ere, 20 urte beteko ditu Maxixatzenek, datorren abuztuaren 14an. Bestalde, abuztuko oporrak direla-eta, astebete aurreratu dugu aldizkariaren banaketa.

 

Guztira 676 bazkide ditu Maxixatzenek, eta 76 iragarle. Herri komunikabidearen proiektua hasi zenetik, 2015eko maiatzetik, proiektua hazten ari da. Esaterako, maxixatzen.eus atariak egunero 900 bisita izaten ditu. Eskerrik asko guztioi; bazkideei, iragarleei, laguntzaileei, kolaboratzaileei, irakurleei... hilabete hauetan emandako babesagatik!

Proiektua sendotzeko lanean jarraituko dugu. Bazkide bakoitzak beste bat ekarriz gero, ia 1.400 izango ginateke. Lagunduko al diguzu?

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa