Zer da zuretzat Maxixatzen?

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko eka. 16a, 17:39

Maxixatzen sendotzeko eta egiten duguna hobetzen jarraitzeko bazkide, irakurle… artean galdetegi bat pasatzea pentsatu dugu.

Egiten dugunaren inguruan duzun iritzia jakin nahi dugu eta aldi berean, Maxixatzen hartzaileen nolakotasunaren berri izan. Mesedez, har itzazu pare bat minutu eta bete galdetegia.

Galdetegian emandako informazioa guztiz konfidentziala da eta Maxixatzeneko jarduna hobetzeko soilik erabiliko da.

Eskerrik asko! 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide