"Zerura eroria" antzezlanerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko eka. 6a, 19:50

Zeru kapitalistaren kapritxoak jasan behar dituen hilotz gizajo bati buruzko dibertimendu burugabea da "zerura eroria" antzezlana , umore beltz, absurdo eta histrionikoan murgilduz. Barre egitea, algaraka. Beste barik. Eta horrek dakarren guztiarekin.

Anodino taldearen lana, ekainaren 12an izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietan. Sarrera; 5€ helduena.

Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Zerura eroria antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide