1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai da Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko api. 20a, 11:27
Argazkiak: Azpeitiko Kultur Mahaia

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ireki dute gaur, apirilak 20, Sanagustin kulturgunean. Datozen bizpahiru astetan ikusi ahal izango da duela 250 urte Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinadaren kontakizuna oinarri duen erakusketa.

 

 

1766ko matxinadaren zertzelada nagusiak hitzez biltzen dituen 13 panelak osatzen dute erakusketa. Irudi lagungarriak ere baditu, hala nola, garai hartako eraikin historikoen argazkiak, orduko dokumentuak, grabatuak... Maiatzaren 10etik aurrera, Azkoitiko Torre Zuri aretoan ikusi ahal izango da erakusketa.

Maxixatzen Euskara Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak matxinada lantzeko elkarlanean antolatu duten egitarauaren baitan kokatzen da aipaturiko erakusketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide