Maxixatzeneko bazkideen urteko kuota

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko api. 15a, 13:46

Maxixatzenek bere bazkideei jakinarazi nahi die bazkide kuota gaur, apirilak 15, bideratu dugula. Horrenbestez, azaroan eta abenduan bazkide egin zirenek ez ezik, beste guztiek 25 euroko urteko kuota ordainduta izango dute, 2017ko apirilera bitartean. Gainerakoei, berriz, 2016ko abenduan bideratuko zaie kuota hori.

Eskerrik asko Maxixatzen euskara elkartearen bidelagun zareten bazkide guztioi!!

Bazkide egin nahi?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide