"Punto ta punto" antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko api. 11a, 18:47

Emakume baten bizitzaren inguruan hausnarketa egin eta eginarazi nahi du Azpeitiko emakumeen antzerki taldearen lanak.

 

Emakume baten bizitzaren inguruan hausnarketa egin eta eginarazi nahi duen obra da Punto Ta Punto, eta «izenburuak lotura du horrekin», Alaitz Olaizola zuzendariak Hitzari esandakoen arabera. Emakumearen bizitza aztertuko dute, eta ikusiko dute pertsonek zenbateraino duten erabakiak hartzeko eskubidea edo intimitatea izatekoa.

Zer gertatuko litzateke, erabakitzen baduzu ikasketak uztea? Utzi ez ezik, kontatu egin behar gero… amarengandik hasita. Zure ahizpak ere, amarentzako erabat desegokiak diren erabakiak hartu ditu… Ez da giro, eta behin ikasketak utzita, onena, etxetik alde egitea da. Alde, odea, etxekoei telefono deia ere sobran dela?

Eta urteak pasatu ostean, berriz ere, utzitako giroarekin elkartzeko tenplea eta modua iristen bada, ahizparengandik hasita?

Zer gertatuko litzateke, etxe aldaketa batean, zu langile izan, eta kaxa garraioan, kutxa artean, eguneroko bat ikusiko bazenu? Irekitzeko tentazioa? Irakurtzen hastekoa?

Umorea eta tragedia lantzen diren lana da Alaitz Olaizolak zuzendu eta Ane Arenas, Amaia Garmendia, Erika Olaizola, Eneritz Arzallus, Mari Karmen Borda, Haizea Egiguren, Garazi Agirre, Uxoa Ibarreta eta Irene Alberdik antzezten dutena.

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietako hirugarren antzezlan hau apirilaren 17an izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeixen.

Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Punto ta punto antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide