Maxixatzeneko bazkideen batzarra ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko mar. 15a, 15:05

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak ostegunean, martxoak 17, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Elkargunean izango da, 19:00etan hasita. Batzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte 2015ean egindakoen gainbegiratua, 2016rako plangintza eta zuzendaritza batzordearen aldaketa.

 

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2015ean egindakoen gainbegiratua

2.-2016rako asmoak

3.-2015ko balantze ekonomikoa eta 2016eko aurrekontua

4.- Zuzendaritza Batzordearen aldaketa

5.- Galdera-erantzunak

Maxixatzenen bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide