"Adarretatik zintzilik" antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko mar. 5a, 12:41

Gilkitxaro antzerki taldearen lanak 1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak ditu hizpide. 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona.

Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean  pairatu zuten. 90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.

40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak  dira ala adarretatik  zintzilik  bizi dira?

Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.Galder Perez eta Ane Zabala dira antzezlaneko aktoreak.

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietako bigarren antzezlan hau martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeixen.

Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Adarretatik zintzilik antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide