Urrategi Anduezak irabazi du Maxixatzeneko tableta

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urt. 14a, 13:02

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak tableta zozketatu du bere bazkideen artean, eta Urrategi Andueza Mendizabal izan da irabazlea. 

Zorionak Urrategi! 

 

Maxixatzenek, gutxienez, 800 bazkidera iristea du helburu, eta hori bultzatzen jarraituko du 2016an ere. Oraingoz, 640 bazkide inguru ditu. Herriko euskara elkarteak bazkide guztiei eskerrak eman nahi dizkie, eta batez ere, 20 urte hauetan bidelagun izan direnei. Urtean 25 euro ordainduta, Maxixatzen sendotzen lagundu nahi duenak hemen du bazkide egiteko formularioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide