800 baietz!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko aza. 20a, 10:23
Maxixatzenek 800 bazkide lortu nahi ditu urte amaierarako, eta horretarako, bazkideen taula sortu du.
Maxixatzenen Euskaldunon Elkarteak bazkide berriak lortu nahi ditu urtea amaitu aurretik. Oraingoz, 580 bazkide ditugu, eta helburua argia da: 800 baietz!. Hori dela eta, azaroaren 21etik azaroaren 28ra bitartean, bazkidetza kanpainan murgilduko gara. Bazkide egin ahal izateko mahaia jarriko dugu kalean astean zehar, egun eta toki desberdinetan:

 

  • Azaroaren 21ean, 18:30etik 20:00etara, Elizatarian edo herriko plazan (eguraldiaren arabera).
  • Azaroaren 23an, 17:00etatik 18:00etara, Floreaga ikastetxe aurrean. 
  • Azaroaren 24an, 18:00etatik 19:00etara, Elkargune aurrean.
  • Azaroaren 25ean, 17:00etatik 18:00etara, Xabier Munibe ikastola aurrean.
  • Azaroaren 26an, 18:30etik 20:00etara, Elizatarian.
  • Azaroaren 28an, goizean, herriko plazan.

Bazkide berriak egiten direnean, taulan kolore bat jarriko dugu. Modu horretan, taula osoa kolorez beteko dugu 800 bazkide izatea lortzen dugunean. 

Bestalde, oraintxe bertan Maxixatzeneko bazkide egin nahi duenak, hemen du horretarako aukera online. 

 

Urtean 25 euro; bazkide egin nahi?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide