Andoni Egañak Berrian argitaratutako iritzia EGA azterketa dela eta: Gaitasun agiria

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko urr. 26a, 10:10

Autoeskola irakasleek grebara jo duten honetan, adibide txarra ez litzatekeela aitortu behar dut. Ez naiz grebaz ari, hori ere izan zitekeen baina. Ari naiz duela lau-bost urte hartu nuen ezustekoaz. Garai batean denbora behar izaten zen gidabaimena ateratzeko. Eskola teorikoak, azkarrenak ere joan-etorri mordoa testak betetzera, eta praktika orduak, estraperloan euren kontura ibilitakoek eta trebeek gutxiago traketsek baino. Uda horretarakoxe hartutako ikasle gazteak ez ginen gutxi.

Duela lau-bost urte, oso gertuko batek deus ez jakitetik teorikoa eta praktikoa aprobatzera oso denbora tarte urria eman zuen. Teorikoa aste betean. Praktikoa ez dut zehazki gogoan, baina hor nonbait beste pare batean. Gidatzea buruan ere ez izatetik gidabaimena eskuetan izatera hilabete eskas. Metodoari eman nion meritua: trinkoagoa, zehatzagoa, ongi enfokatua, ikasleen premietara hobeki egokitua… EGA, Euskararen Gaitasun Agiriari buruz Eusko Legebiltzarrean izan den bilerak ekarri dit gogora gidabaimenarena. Badakigu gidabaimena lortu berri duen gehienak ez duela gidatzen ikasi, proba gainditzen baizik. Gogoan izango du bakoitzak autoa hartu eta lehen aldi haietan orain gezurra diruditen zenbat kezka izaten zituen abiatzean. Hiriko zirkulazio handiari, biribilguneei, norabideei… beldurra. Aldapa pikoetan geratu eta abiatu ezinari izua. Bestela ez genuela asmatuko eta bazenezbazen baterian aparkatze aldera oinez metro asko egiteko perezarik eza. Bagenekien bolantean jartzen eta autoari atzera-aurrera eragiten, baina ez genekien gidatzen. Nire kasuan, Donostiako Belodromoaren paretik aurrera edo Malmasingo tuneletik aitzinera egitea mundu ezezagun eta kontrolik gabe batean murgiltzea zen.

Jarraitu irakurtzen Andoni Egañaren iritzia Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide