Errigora, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko urr. 21a, 18:33
Argazkia: Ikastolen elkartea

Beste urte batez Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak bat egin dute Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz.

 

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna.

Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu.Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Hiru proiektuotara bideratuko da dirua aurtengoan:

- Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola.

- Erriberako AEK.

- D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara.

Egin zure eskaera azaroaren 8rako fitxa hau betez, azkoitia@errigora.eus helbidera idatzita edo AEKra deituta (607 61 26 97).

Hartu eta eman!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide