Badator 2015eko Errigoraren udazkeneko saskia!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko urr. 8a, 11:28

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpaina laster dator: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari eta ekoizpenari bultzada emateko tartea.

 

Kanpaina aurkezteko, hain zuzen, baina baita –eta bereziki– Errigoraren ibilbide laburrak utzitakoa azaltzeko ere, aurkezpen bilerak egin dira joan den astean Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea). Jendea lanerako gogoz eta ilusioz dago, kanpainari ekiteko irrikaz. 160 lagun inguru (45na Durango eta Usurbilen eta 70 Iruñean) bildu dira guztira, 60 bat herri eta hiritatik etorritako hamaika lagun: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko lagunak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleak… Jende desberdina euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda.

Errigoraren ibilbideak emandakoa azaltzeko bideoa ere aurkeztu zen batzarretan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide