2017/05/26 19:00

Antzerkia

"Plastika" antzezlana

"Plastika" antzezlana
Matadeixe, Azkoitia

Jardunaldietako ikuskizun berezi, pieza, edota inungo disziplina artistiko zehatzetan sartzen ez diren
emanaldiak eskaintzeko ohiturari jarraituz, aurtengoan “Plastika” pieza aurkeztera gatozkizue. Emanaldia
bera bezain berezia, eskainiko den eguna, igandetako ohiturari ihes eginda ostiralez eskainiko baita. Hartu
kontutan.

“Lan hau lengoaia, irudia, ahotsa eta soinutik abiatzen da haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboetan
bilatzeko. Beraz, memoria eratzen eta arrakalatzen duten inskripzio azalerarekin solasten du.

2012an hasi ziren Maitea Arroitajauregi eta Ixiar Rozas Plastika prozesua lantzen, Azala espazioan, eta ordutik hona lengoaiarekin plastizitatea, performatibitatea, erritmoa eta irudiak sortzeko aukerak arakatzen jarraitu dute. Hitzak eta haien sonoritatea materia gisa erabiliz, ahots, hots, fonema, sonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahiara igarotzen dira Plastikan.”

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide