2017/04/30 18:00

Antzerkia

"Ilargi arrantza" haurrentzako antzerkia

"Ilargi arrantza" haurrentzako antzerkia
Matadeixe, Azkoitia

“Ilargi arrantza” euskaraz egindako txontxongilo sorkuntza bat da. Ordu bat inguru irauten du eta publiko
gazteenari zuzenduta dago. Maika Etxekopar eta Batiitt Halsouet antzezle eta txotxongilolariek umeei
zuzendutako antzerkiak intimitatea eta goxotasuna ere izan dezakeela erakutsiko digute bidaia xamur
baten bidez.

“Obra honen ipuinak mundua deskubritzera joateko gonbidapena egiten du. Bizitzaren zikloaren metafora
ere bada, non ezagunetik ezezagunerako bidea egiten den, sortze uretik izarretaraino. Protagonistek egiten
duten ibilbidearen bitartez ingurumen ezbedinak deskubritzeko parada ere ematen da. Aldi berean
munduko herri ezberdinek gure izaerari eta kulturari ekar diezazkieken aberastasunen aitzin gustua izan
nahi du.


Istorioa
Ipuin iniziatiko bat da, non itsas izar batek zeruan dauden bere ahizpak ezagutzera joateko bidea egiten
duen. Ibilbidean zehar pertsonaia ezberdinak ezagutuko ditu, itsas azpikoak, lurrekoak eta, izaera anitz eta
indartsuak, dituzten zerukoak. Munduko ipuinen erreferentzia ezberdinak aurki daitezke bertan,
Beninekoak, Buhameak, Kabiliakoak eta Amerindiarrak. Atzerriko ipuinak abestuak, kontatuak edo justu
zirriborratuak agertzen dira antzezlanean zehar.”

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide