Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2021ko mar. 22a, 10:34

Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da batzarra, 19:00etan hasita. 2020ko jardunaren errepasoa nahiz etorkizunerako erronkak izango dituzte hizketarako gai.

Marea Urdina elkarteak batzar irekia egingo du ostegunean, martxoak 25, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dituzte:

  • 2020an egindako ekintzak
  • 2020ko ekonomia balantzea
  • Etorkizunerako erronkak
  • Norberak dakarrena

Bilerara joateko inor ezagutzen baduzue, egin hari ere gonbidapena, bilera irekia izango baita. Denak izango dira ongietorriak, denok baikara Marea Urdina.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide