Musuko Magikoak opari

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko aza. 12a, 08:45

Marea Urdinak, P3 enpresaren babesarekin, Abarketatxo ludotekako ume guztiei musuko magikoak oparituko dizkie.

Aurtengo ikasturtea berezi xamarra izango da, Koronabirusa dela eta, neurri bereziak hartu beharko dira hainbat lekutan. Neurri horien artean, musukoa erabili behar izango dugu.

Hori dela eta, Marea Urdinaik opari berezi bat egin nahi diogu Azkoitiko ludotekako ume guztiei, kurtso hasiera xamurragoa izan dadin, Musuko magikoa oparituko diegu.

Bai, ondo irakurri duzue, musuko magikoa da, musuko hau janzten duenak superbotereak izango ditu ikasturte osoan. Zeintzuk diren superbotere horiek? Hemen dituzue:

  • Denak berdin eta aldi berean desberdin ikusteko superboterea.
  • Behar duenari laguntzeko superboterea.
  • Inor ez baztertzeko edo atzean uzteko superboterea.
  • Bakarrik dagoenarengana gerturatzeko superboterea.
  • Denak errespetuz tratatzeko superboterea.

Eta nola ez, hau guztia:

  • Arduraz ta prebentzioz egunerokotasuna eraikiz.
  • Bakoitzak osasun mental eta fisikoa zainduz, ingurunea eta ditugun beharrak asetuz.

Musukoarekin eta jolastuz,
zatoz mundua deskubritzera!

Ikasturte zoragarri bat izan dezazula!
Marea Urdina

(Informazio gehiago; musukomagikoa.org)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide