Eta Mundua Urdindu zenuten... milesker

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko api. 7a, 08:06

#ETXETIKURDINDUMUNDUA egitasmoa martxan jarri genuenean bagenekien ez zirela garairik hoberenak jendeari ezer eskatzeko, baina inolaz ez genuen espero jaso ditugun babes argazki eta bideo pila, egunak tardatu ditugu ordenatu eta beraiekin laburpen bideo bat egiten.

Baina, nola egiten da 1000 argazkitik gorako laburpen bideo bat? ZORAGARRIAK zarete benetan!! Pasa den Apirilak 2an Etxetik Mundua Urdintzeko gai izan zineten, har ezazue bideo hau gure eskerron gisa, mila mila esker!

Oharrak: Jaso ditugun bideokin beste bideo-laburpen bat egingo dugu. Ikastetxe, elkarte, ludoteka, auzoek, antzerki taldeak eginiko bideoak zuzenean publikatu ditugu. Instagrameko Insta historiatan gu etiketatu gaituzuenok, sentitzen dugu baina 24 ordutara argazkiak desagertu egin dira eta ezin izan ditugu gorde.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide