'Ezagutu nazazu' sentsibilizazio erakusketa datorren asteburuan Torre Zurin

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko ira. 23a, 09:17

Aniztasun funtzionala duten bailarako herritarren erakusketa izango da.

Larunbatean izango den Ttipi-Ttapako lasterketa solidarioarekin lotuta, datorren asteburuan, irailaren 28an eta 29an, Ezagutu nazazu erakusketa izango da ikusgai Azkoitiko plaza nagusian dagoen Torre Zuri erakustokian.

Helburu bikoitza izango du erakusketak: batetik, Urola bailaran bizi garen aniztasun funtzionala dugun pertsonen istorioak eta historiak ezagutarazi nahi ditugu; bestetik, bertaratzen diren ikusteen artean jakin-mina sortu nahi dugu.

Marea Urdina

 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide