Irailaren 27rako 'zerbait handia' prestatzen ari da Marea Urdina

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko uzt. 12a, 09:09

Asteburu oso berezia izango da. Datorren irailaren 28ko Ttipi-Ttapa taldeak antolatutako lasterketa solidarioa Marea Urdinaren alde izango da, eta Marea Urdina ekintza oso bereziak prestatzen ari da asteburu horretarako, herritarrei eskerrak emateko.

Lehenengo ekintzak irailaren 27an, ostiral arratsaldean, izango dira.
Galdu egingo duzu? Informazio gehiago udan zehar ematen joango gara.

 

Marea Urdinaren kamisetak salgai

Gaurtik aurrera, Marea Urdinako poltsak Eroski handian egongo dira salgai 10 eurotan. Galdetu bertako informazio leihatilan zalantzaren bat izanez gero. Azkoitiko Eroskiko langileak ere Marea Urdina dira, gora zuek! Bihotzez, mila esker.

Marea Urdina 
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide