Nazioarteko Autismoaren Egunean, #URDINDUBAILARA

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko api. 1a, 10:37

Norberak ahal duen heinean apirilaren 2an bere URDIN aletxoa ipintzea du helburu Marea Urdinaren egitasmoak.

Bihar, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, eta hainbat pertsona dira gure bailaran nahasmen hori pairatzen duten herrikideak. Egun horretarako mundu mailako ekimen bat dago martxan. Ekimenaren asmoa da eraikinak urdinez argiztatzea. Marea Urdinak, ordea, eguna ere URDINDU nahi du, batik bat egunez bizi garelako eta egunez nahi dugulako ospatu egun berezi hori.

Horretarako #URDINDUBAILARA ekimena bultzatu nahi dugu. Zertan datza egitasmoa? Bakoitzak ahal duen heinean bere hondar aletxo URDINA jartzea nahiko genuke, eta horrela denon artean gure bailara zoragarri hau urdinduz. Nola?

Eraikin handien —udaletxe, ikastetxe, kiroldegi, musika eskola, liburutegi— fatxadetan kartel, oihal edo tela handi bat jarriz.

Eraikin txikietan —saltoki, supermerkatu, ludoteka, igerileku, taberna, auto— ate eta leihoetan zerbait urdina jarrita, adibidez orri zuri bat jarrita.

Norbanakoetan, soinean zerbait urdina eramanda, esaterako, nikia, jertsea, belarritakoak, eskumuturreko, azazkalak edota ezpainak pintatuta, oinetakoak...

Animatzen al zarete? URDINDU DEZAGUN GUZTION ARTEAN BAILARA!

PD: ez ahaztu zuen hondar aletxoaren argazkia sare sozialetan konpartitzen baduzue #URDINDUBAILARA jartzea edota Marea Urdina etiketatzea ikusi ahal dezagun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide