Marea Urdina ere Herrikolorea izango da

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2018ko ira. 13a, 22:01
Plazan 16:00-tan Irrien Lagunen emanaldian hartuko dugu parte.

Herrikoloretik beraien egunean parte hartzeko gonbidapena egin digute eta esan beharra daukagu guretzat ohore bat izango dela ekimen zoragarri horretako beste lore bat izatea.

Marea Urdina-tik Kultura eta kirola inklusiorako ezinbesteko erreminta bezala ulertzen ditugu eta gure ondorengo pausoak ildo horretatik joango direnez, guk ere Herriko beste lore bat izan nahi dugu.

Nola hartuko dugu parte?

Plaza nagusian 16:00-tan izango den Irrien Lagunen saioa Marea Urdina-ko abestiarekin dantza eginez bukatuko da.

Zatoz plazara eta egin dezagun denok Marea Urdinaren dantza!

Aurten Azkoitian udaberria irailean datorrelako, zatoz gurekin dantzatzera!

pd: sar zaitez mareaurdina.org/herrikoloreak helbidean eta errepasatu gure dantza!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide