Herri txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko mai. 12a, 16:15

Herri txiki batean

sortua naiz,

eta orain ere

herri txiki batean

bizi naiz.

Herri txikietako

lasaitasuna

maite dut.

Hiri handi batera

joaten naizen bakoitzean,

neure onetik irtenda

itzultzen naiz etxera,

lanean zortzi ordu igarota

baino nekatuago.

Hiri handietako

zarata eta jendetzarekin

ohitu gabe nago,

ez ditut batere gogoko.

Onartzen dut

hiri handietakoei herri txikiak

zeharo aspergarriak iruditzea,

ezer ez dagoela nabarmentzea.

Agian arrazoi dute.

Halere nik ez nuke

bake hau

ezergatik aldatuko.

Lasaitasunaren

lasaitasuna

maite dut.

Nire herri txikia

maite dut.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide