Zu

Erabiltzailearen aurpegia

Ohean sartu

eta bakar-bakarrik

gelditzen naizen momentuan,

nahita edo nahi gabe,

benetako neu

benetako neuren aurrean,

burura etortzen zaizkidan

pentsamendu guztietan

zu azaltzen zara.

Egun osoan

batera eta bestera ibili,

honekin eta harekin egon,

hau eta hori egin,

pentsatzeko astirik gabe

denbora zerbaitekin betez,

momentu batzuetan

eta instant batez,

zu burutik kentzea,

zu ahaztea lortzen dut,

eta neure buruari

“ea betirako ahazten zaitudan”,

esaten diot.

Baina,

ohera sartzean...

berriro zu...

beti zu... 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide