Inbidia

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko ots. 19a, 11:03

Inbidia;

azalgaitza,

baina hor dago.

Aitormenik gabekoa,

baina hor dago.

Min handia ematen didana,

baina hor dago.

Askotan dago hor.

Neurearekin konformatu beharrean,

daukadana baloratu beharrean,

gehiago nahi dut.

Handikeriz mozkortuta

bizi naiz.

Baina mozkorraldi horretatik

esnatzen naizenean

konturatuko naiz

inbidia horrek

ez duela ezertarako balio;

ingurura begiratuz

bilatuko dudala

nahi dudan

guztia,

behar dudan

guztia,

nahikoa,

guztia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide