Lasaitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko abe. 17a, 10:36

Gizarteak eta inguruak

nireak ez diren

hainbat pentsamendu

inposatu eta barnerarazi dizkidate.

Eta nik,

nahiz eta ados egon ez,

onartu egin ditut:

batzuetan lotsagatik,

bestetan bakeagatik.

Halere azkenean,

ezin dut jasan

neure buruari ezarri diodan

zama astun hau,

eta onarpenak

aldarrikapen

bihurtzen ditut:

batzuetan lasaitasunagatik,

bestetan zoriontasunagatik.

Konturatu naiz

bakoitzak bere eskuetan duela

erabakiak hartzeko aukera.

Erabaki guztiak hartzeko aukera

nik neuk daukat.

Erabaki horien arabera,

neure buruari

neuk ezarriko dizkiot mugak

edo neuk emango diot askatasuna.

Mugak ala askatasuna?

Aurrera begiratzen uzten ez didaten

zama pisutsuekin jarraitu

ala itxaropena pizten didaten

pentsamendu askeei indarra eman?

Neure esku dago.

Neure esku dago

neure buruaren lasaitasuna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide