Damua

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko abe. 4a, 10:09

Hil da.

Berrogei urterekin

hil da.

Bapatean

hil da.

 

Sekula

ez diot esan

zenbat maite dudan.

Izugarri

maite dudala

esan gabe

hil da.

Zergatik ez diot

aurretik ezer esan?

Zergatik ez diot

maite dudala esan?

Damututa nago.

Lurjota nago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide