Gastatuta

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko aza. 5a, 10:40

Denbora luzez

gaude elkarrekin.

Agian

gehiegi.

Ez dakit noiz,

ez nola,

maitasuna bukatu

egin zaigu.   

 

Egunerokotasunak

gastatu egin gaitu,

eta ezin dugu

elkar eraman.

Berandu baino lehen

bereizteko ordua

iritsi zaigu,

bakoitzak bere bidea

egiteko unea heldu zaigu,

mugara heldu gara.

Hobe horrela!

Bestela,

elkar ikusi ezinik

bukatuko dugu.

Ez dugu merezi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide