Ezinean

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urr. 29a, 09:55

            Atzo

            normaltasunez

            hitz egiten zenidan.

            Gaur

            ez didazu

            hitzik egiten.

            Gure artean

            ez da aparteko ezer gertatu.

            Ez dut

            zure jarrera ulertzen.

 

            Egia esateko

            ulerkorra izaten

            saiatu naiz;

            zure lekuan

            jartzen saiatu naiz,

            etengabe zuritu zaitut,

            etengabe babestu zaitut,

            baina,

            oraingoan ezin dut.

            Ezin dut

            zure jarrera ulertu.

            Zer gertatzen zaizu?

            Zer lortu nahi duzu?

            Jarri nire lekuan.

            Horixe eskatzen dizut:

            instant batean bada ere,

            jarri nire lekuan.

            Nik zu bezala

            jokatuko banu,

            zer pentsatuko zenuke?

            Zer sentituko zenuke?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide