Markatuta

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko uzt. 10a, 09:00
Argazkia: hiru desio eta erdi

Nire inguruko pertsonen

joan-etorria etengabea da.

Orain nirekin dauden batzuk

ez dira lehen egon

eta lehen egondako batzuk

ez daude orain.

Pertsona hauetariko batzuk

nire bizitzan sartu

eta igaro egin dira,

besterik gabe igaro,

beste batzuk

nire bizitzan sartu

eta igaro egin diren arren,

betirako markatuta utzi naute,

betirako geratu dira nire bihotzean.

Momentu honetan

nire alboan ez dauden arren,

harremanak doi-doiak diren arren,

momentu honetan

nire alboan dauden batzuk baino

bereziagoak direla

aitortu beharrean nago.

Sekula ez dut ahaztuko

eurek irakatsitako erakutsia,

eurek utzitako hutsunea betetzea ere zail askoa,

marka sakona benetan.

Eurekin jarduteko aukera izan dut behintzat.

Horrekin geratzen naiz.

Horrekin geratu behar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide