Istorioak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko eka. 30a, 18:00
Argazkia: Euskadiko Orkestra

Telebistan entzun dut

historiaurreko pasadizo bat dela.

Pentsatzen gelditu naiz,

eta hausnartu ondoren,

jarraian idatziko dizuedana

bururatu zait:

 

gutariko bakoitzak

momentu desberdinetan zehar,

urteak igarotzen diren heinean,

geuri gertatutakoak,

geure kontakizunak

aldatu egiten ditugu.

Momentu batean

gauza bat

modu batera kontatzen dugu,

eta beste momentu batean

gauza berbera

beste modu batera kontatzen dugu.

Beraz,

horrenbeste urteko istorio bat,

nola ez zen ba aldatuko?

Denboran zehar,

kontakizunak aldatzen joaten dira,

bai norberarenak,

bai besteenak.

Ba ote da benetako istoriorik?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide