Isolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko eka. 26a, 09:45
Argazkia: Exopus

Bere munduan

hertsita bizi dela

ematen du,

erabat isolatuta,

irudimenezko bizitza batean

bizi balitz bezala.

 

Oso gutxik

ulertzen dute,

oso gutxik

onartzen dute.

Maitasun falta ikaragarria

sumatzen zaio,

eta maitasun falta hori

objektuen bidez

ordezkatu nahiak

gero eta gehiago

hondoratzen du.

Bere atzean

istorio bat dauka,

inor gutxik

ezagutzen duen

istorio latz bat,

baina ez du

bere istorioa ulertzen,

ez du

bere istorioa onartzen.

Berak ez baldin badu

ulertu eta onartzen,

nola ulertu eta onartuko dute

besteek ba?

Oso zaila,

benetan zaila.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide