Oihan

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko eka. 3a, 09:52

Oihan nimiñoa

oihanera joan da.

Bere oihuen

oihartzuna entzun duenean

ikaratu egin da.

Aitaren zain egon gabe

oinez jarraitzea erabaki

eta galdu egin da.

Berarentzat amaigabea izan den

minutu bakarrean

Oihan ñiñia

oihanean galduta sentitu da.

Bere oihuei esker

aitak segituan aurkitu du,

egia esan,

begien aurrean izan du une oro.

Begiak ñirñirka,

zazpi urteko mutikoak

hauxe aitortu dio aitari:

"Sekula ez naiz zure ondotik urrunduko".

Aitak hauxe erantzun:

"Ederki seme,

ea hogei urterekin ere

berdina pentsatzen jarraitzen duzun.

Poztuko nintzateke".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide