Erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia

Zuk erabakiak hartzea

ederki ikusten dut,

baina zuk harturiko erabaki horiek

ez dute zertan nigan eragin.

 

Zure erabakiak dira,

ez nireak,

ez ditut zertan onartu.

Zure erabakiak diren momentutik

errespetatu egingo ditut,

baina ados egon ezik

ez ditut onartuko,

zuk nireak onartzeko

beharrizanik ez duzun bezalaxe.

Ez dut zure erabakien

menpe zertan bizi,

neure erabakien menpe

bizi beharra ere

sarritan neketsuegi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide