'Nahiak'

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko mai. 7a, 10:34

Urteak igaro ditut

neure nahiak

alde batera utzi

eta besteen nahiak betetzen.

 

Besteak gustura utziz

neu ere gauzatuta sentituko nintzela

sinestarazi nahi izan diot

neure buruari.

Momentu batzuetan

gustura sentitu naiz bai,

baina beste askotan ez.

Besteen nahiak betetzen lagundu,

baina neure nahiak

betetzen hasten naizenean,

hau kausitzen

ausartzen naizenean,

gauzatuta sentituko naiz,

gustura biziko naiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide