Maite Arrate-47: Ustekabeko bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urt. 12a, 09:46

Ustekabeko bizitza

 

 

            Nire senarra hil da,

            eta ni askatu naiz.

           Bere mehatxupean

            urteak igaro ondoren,

            ahaztu egin zait

            aske bizitzea zer den,

            orain arte

            ez dut neure bizitza bizitzeko

            aukerarik izan,

            beti berak esandakoa

            egin behar,

            bestela eskua altxatu eta...

            Egia esan,

            ez dakit nola nagoen bizirik,

            askotan pentsatu dut:

            oraingoan hilko nau!

            Baina hara!,

            heriotzak ni baino lehenago

            eraman du,

            niri bizitza oparituz.

            Ustekabeko heriotza honek,

            ustekabeko bizitza hau oparitu ondoren,

            berriro bizitzen

            ikasi beharrean

            aurkitzen naiz,

            baina ikasiko dudalakoan nago,

            hona iristeko

            beste gauza asko

            ikasi ditudan moduan.

            Ikasgai eder baten aurrean

            aurkitzen naiz,

            bizitzako ikasgairik kilikagarrienaren aurrean,

            hain zuzen:

            bizitzen hasi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide