Maite Arrate-46: Erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko abe. 22a, 09:47

 

Erabakia

 

            Zure aitarekin berrogei urte

            ezkonduta daramatzadan arren,

            sekula ez naiz

            maiteminduta egon.

            Halere, urte guzti hauetan zehar,

            bera maitatzen ikasi dut.

            Egunerokotasunak harremana finkatu

            eta elkarren ondoan

            jarraitu dugu.

            Badakit, alaba,

            zuretzat ez dela erraza

            gure bizitzeko

            modu hau ulertzea,

            zu guztiz maiteminduta zauden

            une honetan are zailagoa,

            baina ez naiz damutzen.

            Zure aita eta biok

            elkarri lagunduz

            egin dugu aurrera beti,

            erabateko errespetua diogu elkarri,

            eta askotan,

            jarrera hauek

            garrantzitsuagoak izan litezke,

            maitemina bera baino.

            Orain nire iritziaren berri badakizunez,

            zeuk erabaki zer egin behar duzun,

            maiteminduta zauden horrekin jarraitu

            ala bizitza egonkorra eskaintzen dizun horri heldu,

            zeuk erabaki.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide