Maite Arrate-44: Bakardadea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko abe. 9a, 10:20

Bakardadea

 

            Sarritan,

            bakarrik egoten naiz,

            baina sekula

            ez naiz bakarrik sentitzen:

            ederki,

            zoragarri

            sentitzen naiz.

            Bestetan,

            jendez josita egon arren,

            bakarrik sentitzen naiz:

            ez naiz besteekin kausitzen,

            ez dut beraien jardunarekin bat egiten,

            deseroso nago.

            Ez dut gogoko

            jende askorekin egotea,

            ezta iskanbilaren erdian egotea ere.

            Lasaitasuna

            gogoko dut,

            eta sarritan

            bakardadean aurkitzen dut

            bilatzen dudan

            patxada,

            sosegua,

            isiltasuna.

            Bakarrik...

            bakarrik sentitu gabe.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide