Maite Arrate-42: Beldurra

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko aza. 24a, 10:02

Maite Arrateren poema

 

Beldurra

nire laguna da.

Bizitza osoa,

beldurra gainetik kendu ezinik

igaro ondoren,

ohituraren poderioz edo,

beldurra

lagun egin dut.

Ez nau uzten,

leku guztietara

laguntzen dit,

beti dago nirekin.

Gainerako guztiek

nire albotik desagertzeko

hautua egin duten arren,

berak eta nik

elkarrekin jarraitzeko

hautua egin dugu,

elkarrekin goaz edonora.

Puntu honetara iritsita,

nola bananduko gara ba?

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide