Maite Arrate-38: Zertan jakitun?

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko urr. 27a, 11:12

Jakinduria

 

            Garrantzirik gabeko kontuei

            izugarrizko garrantzia ematen

            adituak gara.

            Kontuak korapilatzen

            eta arazoak bilatzen

            adituak gara.

            Gezurrak asmatzen

            eta itxurakeriak egiten

            adituak gara.

            Aldamenekoa lelotzat hartzen

            eta gertukoa iraintzen

            adituak gara.

            Aipatu bezala,

            gauza askotarako

            adituak garela dirudi,

            gauza horien nolakotasunean dago gakoa!

            Gauza zuzen bat ez!

            Gure jakituria

            beste kontu batzuetara

            zuzenduko bagenu!

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide