Maite Arrate: 35

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko urr. 6a, 07:47

Gertatutakoaren bertsioak

 

Ni han nengoen,

baina ez dute kontatu

nik ikusitakoa.

Oraingoan ere badirudi

bakoitzaren ikuspegiaren arabera

kontatu direla gauzak.

Ikusmolde desberdinen aurrean

aurkitzen gara berriro ere.

Istripua berdina izan da guztiontzat.

Ehundaka lagun hil dira.

Hilabeteak igaro diren arren,

dardarka jarraitzen dut.

Zauri txiki batzuk besterik

ez nituen izan,

baina pentsamenduek

eragiten dizkidaten zauriak

gero eta handiagoak dira.

Albistegietan istripuaren berri

ematen dutenean,

harrituta geratzen naiz.

Askotan beste istripu bati buruz

ari direla pentsatzen dut,

ez baitauka zerikusirik

han gertatu zenarekin,

ematen duten informazioa

ez da erreala.

Ni han nengoen,

baina kontatzen dutena

ez da nik bizitakoa.

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide