Maite Arrate: 33

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko ira. 22a, 10:25

Eraztuna

 

 Badakit atzamarrean

daramazun eraztuna

oso garestia dela,

baliotsua benetan.

Horregatik daramazu

denek ikusteko moduan.

Baina aurreko astean,

denei erakusteko grina horrekin,

atzamarretik kendu

eta tabernako mahai gainean

ahaztuta utzi zenuenean,

galdera bat bururatu zitzaidan:

Garrantzitsua ote da?

Baliotsua bai,

baina garrantzitsua?

Baliotsua izanagatik,

zuretzat batere garrantzirik

ez duen eraztuna

nabarmentzen al duzu horrela?

Nik baliotsua ez den,

baina oso garrantzitsua den eraztuna

daramat nirean,

baliorik baliotsuena.

Balio desberdinen jabe gara nonbait!!!

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide