Maite Arrate: 32

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko ira. 15a, 09:53

Askatasuna?

 

Gaur egungo

gizarte moderno honetan

askatasunari ematen diogun

garrantziaz jabetuta,

kontraesan bat aipatzea

gustatuko litzaidake.

Alde batetik,

gizakiak aske

hartu dituen erabakiak

aurkitzen ditugu.

Beste aldetik,

gizakiak aske

hartu dituen erabakiak

zigortzen dituzten arauak

aurkitzen ditugu.

Gizakiak aske hartu dituen erabakiak

zigortzen baldin badira,

non dago askatasuna?

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide