MAITE ARRATE: 29

Erabiltzailearen aurpegia

Jaramonik ez

 

Ezer gertatu gabe,

 bapatean,

ez didazu jaramonik egiten,

ia hitzik ere ez.

Ez da erraza

zure bapateko jarrera zakar berri hau ulertzea,

eta zure helburua

niri min ematea baldin bada,

lasai egon zaitezke,

lortu duzu eta.

Min ematen didazu bai,

eta batez ere,

ezjakintasunak ematen dit min,

ez dakidala

niganako duzun jarrera horren zergatia :

zergatik tratatzen nauzu horrela?

Nik dakidala,

ez dizut ezer txarrik egin,

ez nahita behintzat,

nire lehentasuna,

bai lehen,

bai orain,

zure ongia besterik ez delako izan.

Harrituta eta minduta nago,

baina kontzientzia lasai daukat.

Hori bai!

Zuk berdina esan al dezakezu?

Egin dituzunak eginda,

lasai al zaude?

Lasai bazaude,

zorioneko zu!

Zure kontzientziak laguntzen bazaitu,

bejondeizula!

Nireak ezingo luke.

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide