MAITE ARRATE: 26

Erabiltzailearen aurpegia

Sentimenduak onartzen

 

 Nire sentimenduak

onartzen ikasi behar dut.

Zurekin maitemindu naizela

onartzen ikasi behar dut,

biok sexu berdinekoak izan arren.

Nire izena Mikel,

eta zurea Jon den arren,

zurekin maitemindu naizela

onartzen ikasi behar dut.

Niretzat sentimendu hau

berria den arren,

momentu batzuetan

galduta sentitu arren,

kezka izan arren,

onartzen ikasi behar dut.

Neure burua onartu behar dut.

Ez zaitut galdu nahi.

Hainbeste urteren ondoren,

bila nenbilena

aurkitu dudala

iruditzen zait.

Ez da besteek itxarotakoa,

agian ezta neuk itxarotakoa ere,

baina azkenean aurkitu zaitut,

eta ez dut inondik inora

gure artekoa arriskuan jarri nahi.

Nik Mikelek,

zu Jon

maite zaitu.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide