MAITE ARRATE: 25

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko eka. 23a, 10:56

Isiltasuna

 

Isiltasuna :

 Hotsik edo soinurik eza.

Isiltasuna urrea da.

Gaur egun

nekez lortzen den

 altxor preziatua da.

Jendeak ez daki

isilik egoten,

isiluneak gogaikarriak

suertatzen zaizkio,

arreta deitzeagatik edozer.

Era berean,

gero eta leku isil gutxiago ditugu :

bazter guztietan musika,

merkataritza mezuak, mugikorrak...

Isiltasuna gero eta zailagoa da.

Gaur goizean irratian

entzun dudanarekin bat eginez,

isiltasunean bizitzea aukera da,

baina isiltasuna gure bizitzan sartzea

derrigorrezkoa da.

Isiltasuna eskubidea da.

Hala al da?

Zer dago zarata guzti horren atzean?

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide