MAITE ARRATE: 24

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko eka. 16a, 12:11

Itxuraz bai, baina...

Familia askotan

 gertatzen da,

bai,

gehienetan.

Sekula ezer gertatu

ez balitz bezala

jokatzen dugu.

Dena dago ondo.

Dena tapatu eta ezkutatu

egiten dugu.

Denen aurrean

itxuroso azaldu

behar dugu.

Nola ez!

Familia normalek

egiten dituztenak

egiten ditugu,

gehienbat

ospakizunetan,

bakarrik

ospakizunetan,

eta begiratu hutsaz

ikusten da

gure arteko harremanak

oso sinpleak direla,

oso azalekoak direla...

dirudiena ez dela,

itxurakeria besterik

ez dela.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide