MAITE ARRATE: 21

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mai. 19a, 06:05

Zertarako?

 

Afaria amaitzeko

flana eskatu dut,

arrautza, esne eta azukrez

egiten den jaki gozoa, hain zuzen.

Ondoren,

flan-flan

zuregana hurbildu naiz.

Zure ondoan esertzeko

gonbitea luzatu didazu.

Bi ordu igaro ditugu

kontuak esaten.

Konturatu orduko

bakarrik gelditu gara

jatetxeko jantokian.

Mahaikide gozo eta maitagarria

aurkitu dut oraingo honetan esan,

eta jaiki egin zara.

Eskua luzatu ondoren,

nahi baduzu

nire etxean

jarraitu dezakegu solasaldiarekin

gaineratu duzu.

Bai horixe!

Horixe izan da nire erantzun azkarra.

Bere etxera joan gara.

Solasean jarraitu dugu.

Berandutu egin zaigu.

Ohean etzan

eta lo egin dugu.

Ohea lo egiteko ere bada ezta?

Hau pena!

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide