MAITE ARRATE: 20

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mai. 12a, 09:47

Amodioa egin berri

 

 Amodioa egin berri,

ohean gaude,

biok,

zu eta ni.

Zu,

lo zaude,

lo gozo-gozo.

Ni,

zuri begira nago,

gozo-gozo

zuri begira.

Orduak igaroko nituzke

zuri begira.

Orduak...

Hain zara ederra...

Hiru ordu inguru

igaro dira.

Esnatu egin zara.

Esnatu,

eta begiratu

egin nauzu.

Nik,

oraindik,

zuri begira

jarraitzen dut.

Niregana

hurbildu,

eta musu

eman didazu.

Musu sakona.

Elkar ikutzen

hasi gara.

Jolasean

hasi gara.

Gero eta

beroago gaude.

Irakiten gaude.

Amodioa egin dugu.

Berriro ere,

amodioa egin dugu.

Elkarri begira

jarraitzen dugu.

Musuka

jarraitzen dugu.

Zu alboan izanik,

nola egongo naiz ba

musurik eman gabe?

Ezin dut.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide